Nikomes maitea kontzertua eskainiko du Mendi Abesbatzak maiatzaren 22an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 18a

Mendi abesbatzak emanaldi berezia prestatu du oraingoan ere.

Zenbait laguntzaile izanen ditu igande arratsaldeko 7etan elizan eginen duen emanaldian

Mendi Abesbatzaren eskutik proposamen berritzailea datorkigu oraingoan. Kantua, instrumentu musika, antzerkia, margoa, dantza, koreografiak… Guziak elkarrekin oholtza gainean. Nikomes, Kitolis eta Kattalin pertsonaien inguruan Ipuin Musikatua prestatu dute abesbatzako kideek, talde honetako bakarlari, instrumentu jotzaile, margolari eta Errekako taldeko dantzariekn laguntzarekin.  

 

Honetaz gainera, abesbatza honetako kide den Ruth Etxebestek prestaturiko “14 Ilargi” gaztetxoen taldeak Kalakan talde ezagunaren Sagarra jo kantua abestuko du estrainekoz Donezteben emanaldi berean.

Guziarekin, hitzordu berezia izanen da datorren Igandean, hilaren 22an, arratsaldeko 7etan Doneztebeko Elizan eskainiko dena. Zahar eta gazte, guziak gozatzeko modukoa!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun