Egitarau zabalarekin dator aurten ere Donamaria-Gazteluko Kulturaldia

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 11

Putinen guardasola antzezlana igande arratsaldeko 6etan eskainiko dute jauregian, eta ez 4etan hasieran iragarri zen bezala.

Maiatzaren 13tik 15era hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Aurten ere egitarau zabalarekin dator Donamaria-Gazteluko Kultur Taldeak, Udalaren laguntzarekin antolatutako Kulturaldia. Maiatzaren 13tik 15erako asteburuan eginen da.

 

ORTZIRALA, MAIATZAK 13

• 19:00etan talo tailerra frontoian. Ondotik, berendua izanen da.

• 22:00etan herrikoendako mus txapelketa ostatuan. Malerrekako Eguneko finalerako pasea jokoan izanen dute.

 

LARUNBATA, MAIATZAK 14

• 11:00etan areto-futbola frontoian: benjaminak amen kontra eta infantilak aiten kontra.

• 16:00etan txotxongilo ikuskizuna,’Gatz Titiritorto basatia’, Maitena illarramendiren eskutik.

• 21:30ean afaria Herriko Ostatuan eta ‘Estralurtar baten burutazioak’ monologoa, Telmo Iruretaren eskutik.

 

IGANDEA, MAIATZAK 15

• 11:00etan egurrez egindako jostailu eta jokuak haur eta gaztetxoendako, frontoian.

• 18:00etan antzerkia Donamariako Jauregian: ‘Putinen guardasola’, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun