Ittur-Ondo elkartearen urteroko besta egin dute Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 9a, 10:48
Aizkora apustua izan zen, urtero bezala, Ittur-Ondo elkartearen eguneko ekitaldi nagusietako bat.

Malerreka kantuz ere egun berean suertatu zenez, giro polita izan zuten egun osoan

Beintza-Labaienek, joan den larunbatean, maiatzaren 7an. ospatu zuen Ittur- ondo elkarteko urteroko besta. Jai honekin bat egin zuen Malerreka kantuz egunak. Eguerdi aldera, aizkora lehiaren aurretik, herrian zehar aritu ziren kantuan eta modu honetan girotu zuten goizeko jardunaldi hau.

 

 

Ordubatak aldera ekin zioten aizkolariek bere lanari. Hiru bikotek parte hartu zuten, bost herritar ( Jesús, Miguel Angel, Jazinto, Jon eta Pello) eta seigarrena Arostegiko Cañamares.

Bestari jarraipena eman zioten ondoren, eta bazkaltzera bildu ziren elkartera bazkideak.  Mus txapelketa antolatu zen egunari amaiera emateko eta horretan jardun ziren ilunabar arte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun