Donezteben eginen dute Osasuna 2016 udako futbol kanpusaren txanda bat

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 22a, 09:31
Doneztebeko neska-mutikoak, Osasunako Sanjurjo eta De las Cuevas jokalariekin zineman.

Oier Sanjurjo eta Miguel De las Cuevas Osasunako jokalariak izan ziren martxoaren 20ko aurkezpenean

Osasuna futbol taldeak udan futbol kanpusa eginen du Donezteben eta hori aurkeztera etorri ziren Oier Sanjurjo kapitaina eta Miguel De las Cuevas jokalaria martxoaren 20an Doneztebeko zineman. Malerrekako 200 bat neska-mutiko, Lacturale enpresako Maider Irisarri, Jaime Sein Doneztebe futbol taldeko presidentea eta hainbat entrenatzaile eta Xanti Uterga alkatea izan ziren ekitaldian. Ikusi argazkiak

 

Joan den urtean 500 bat neska-mutikok parte hartu zuten Osasunaren kanpusean. Normalean Taxoaren egiten bada ere, aurten Nafarroako zortzi herritara ailegatuko da. Zehazki, ekainaren 27tik uztailaren 1era, astelehenetik ortziralera, 09:0etatik 14:00etara, 4 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako txanda Donezteben ez ezik, Leitzan, Vianan, Etxarri-Aranatzen, Zangozan, San Adrianen eta Tuteran eginen da.

Aurkezpenak, sinadurak eta neska-mutikoen galderei erantzun ondotik, Oier Sanjurjok eta De las Cuevasek Osasunako bufandak eman zizkieten Doneztebe Futbol Taldeko entrenatzaileei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun