Ta Malerrekan ze? programaren barrenean antolatu du Gazte Asanbladak ortziralean 19:30ean Doneztebeko Herriko Ostatuan
Ta Malerrekan ze? izenburupean hainbat ekitaldi antolatu ditu Malerrekako Gazte Asanbladak hilabete honetan. Apirilaren 10ean Jakoba Errekondorekin Zubietan egindako baratze tailer praktikoaren ondotik, apirilaren 22an, ortziralean 19:30 aldera Erlantz Urtasun historialarekin Nafarroari buruzko historiaren kontakizuna, Nafarron liburu galduak ekimena (aurkezpen, solasaldia eta liburu erakusketa) eginen dute Doneztebeko Herriko ostatuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.