Donamariko itzulia egin du Ibargoiara mendi taldeak

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 21a, 07:57
Ibargoiara mendi taldekoak Donamariko Itzulia egiten.

Maiatzean Orhira joateko asmoa dute

Donamariko Ibargoiara Mendi Taldeak denboraldiari hasiera eman dio dagoeneko. Martxoaren 19an Aiako Harrira joan ziren eta apirilaren 16an, azken urtetan bezala,  Donamariako itzulia egin zuen, 25 kilometroko ibilbidea osatuz. 25 bat lagun animatu ziren herriko mendietan ibiltzera. Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatetan egingo dituzte ibilaldiak eta maiatzan Orhira (Otsagabia) joateko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun