Zehazki, Markel Jabalerak 34 kiloz beheitiko kategorian eta Saioa Atxalandabasok 42 kiloz beheitiko kategorian lortu dute Nafarroako txapeldun izan da eta urrezko domina Doneztebera ekartzea. Brontzezko domina Errekako bertze hiru judokek lortu zuten: 42 kiloz beheitiko kategorian Maitane Subizarrek, 38 kiloz beheitiko kategorianEñaut Setuainek eta 52 kiloz beheitikoan Iban Aranbelek. 38 kiloz beheitikoan, laugarren izan zen Jokin Oteiza laugarren eta ez zen azken faserako sailkatu Iñigo Oteiza.
Apirilaren 23an, Nafarroako Kirol Jokuetan benjamin mailako judoko finalak jokatuko dira eta Errekako ordezkariak izanen dira hor ere.