Aitor Arotzena ere kontent gelditu omen da, «ikasleek ikusmin handia agertu baitute, eta adi-adi entzun dituztelako azalpenak».
Iturengo Pulunpa eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek, Aitor Arotzena kazetariaren bisita jaso dute apirilaren 19an eskolan bere lanbideaz ikasteko
Aste hauetan kazetaritzaren munduan murgildu da Iturengo Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikastaldea. Albisteak aztertu eta idatzi egin dituzte eta kazetari aditu lesakarraren esperientziaz baliatu dira gaiaz gehiago jakiteko. Ikasleek diotenez, hitzaldi polita eta interesgarria izan da, eta gaiaren beste ikuspegi bat eman baitie.
Aitor Arotzena ere kontent gelditu omen da, «ikasleek ikusmin handia agertu baitute, eta adi-adi entzun dituztelako azalpenak».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.