Nafarroako Parlamentuak Sunbillan eskola berria egitea eskatu dio Gobernuari

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 14a, 09:27
Martxoaren 11n egindako bisitan Sunbillako eskolaren gabeziak bertatik bertara ikusi zituzten parlamentariek.

Gaur egungoak dituen gabeziei behin betiko erantzun duin eta osoa emateko modu bakarra dela uste du

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak apirilaren 12an ahobatez onartu zuen ebazpenaren bidez Sunbillan eskola berria egiten hasteko tramiteak hastea eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Parlamentariek martxoaren 11n bisitatu zuten eskola eta dituen gabezi estrukturalak bertatik bertara ezagutu zituzten, «segurtasunari, osasunari eta espazioari dagokionez». Onartutako ebazpenaren arabera, «eskola berria egitea da behin betiko erantzun duin eta osoa emateko modu bakarra».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun