Nafarroako lehen mailan segitzea jokoan izanen dute Ander Erasunek eta Mieltxo Mindegiak

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 13a

Ander Erasun aurtiztarra eta Mieltxo Mindegia zubietarra. Bietako batek bakarrik segituko du Nafarroako lehen mailan.

Apirilaren 16an, larunbatean 12:00etan jokatuko dute jautsiera kanporaketa Burgin

2015eko irailaren 20an Nafarroako lehen mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatu zen. Printzipioz, kanporaketan sailkaturiko azken bi aizkolariek maila galtzen zuten, baina Ander Erasun aurtiztarrak ezin izan zuenez aipaturiko kanporaketan parte hartu (min hartuta zegoen), azken aurreko sailkatuak (Zubietako Mieltxo Mindegiak) jaitsiera kanporaketa bat eskatzeko aukera zuen, eta halaxe egin du. Apirilaren 16an, larunbat eguerdiko 12etan jokatuko dute Burgin.

 

Kanporaketa honetan azkena sailkatzen denak maila galduko du. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko dute.

Kanporaketa bukatu ondoren, leku berean, Nafarroako lauko sokatira txapelketako lehen jardunaldia jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun