5 kilometro lasterka, 24 kilometro bizikletan eta azkeneko bi kilometro eta erdi berriz ere lasterka egin behar izan zituzten kirolariek eta erran bezala, sailkapenean hirugarren izan zen Erreka Tri, Saltoki ahalguztidunaren eta Arenas taldeen gibeletik. Guztira 342 kirolarik parte hartu zuten proban.
Aipatzekoa da biharamonean ere Errekako 14 kirolarik parte hartu zutela Egueseko proban.