Apirilerako hainbat kultur ekitaldi prestatu dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 12a, 07:42
Haurren sozializaio baketsuari buruzko solasaldia izanen dute ortzegun arratsaldean Askin Haur Eskolan.

Ortzegun honetan haurren sozializazio baketsuaren inguruko hitzaldia Askin Haur Eskolan eta ortziralean Neskatoak dokumentalaren emanaldia Herriko Ostatuan

Aste Santuko oporraldiaren ondoren apirileko agenda hagitz loratua prestatu dute Donezteben. Asteartero Ipuin txokoaren emanaldiak egiten ari dira, zine emanaldiak ere izanen dira eta aste honetan, haurren sozializazio baketsuari buruzko solasaldia eta Neskatoak dokumentalaren emanaldia ere izanen dute.

 

Zine emanaldietan lehenbizikoa igande honetan, Udalak antolatutako Amama filma izan zen. Apirilaren 17an Erreka guraso elkarteak eta DBHko 4. mailako ikasleek antolatutako emanaldia izanen da zineman, 16:30ean. Hotel Transilvania 2 filma eskainiko dute. Apirilaren 14an, ortzegunean 17,00etan Askin Haur Eskolan Lóczy, Una Escuela de Civilizacion dokumentalean oinarrituta haurren sozializazio baketsuaren inguruko hitzaldia burutuko da. Apirilaren 15an, Jon Abril beratarraren Neskatoak dokumentalaren emanaldia ortziralean 19:00etan Herriko Ostatuan.

Nazioarteko Liburuaren eguna ospatzeko ere hainbat ekitaldi antolatu dira: apirilaren 20an Miren Amurizaren eskutik Kapulana bat zintzilik ikusteko eta entzuteko aukera izanen dute DBHko ikasleek. Emamanaldi hau osatzeko, hilaren 18tik 24ra, Mundukide  Gobernuz Kanpoko Erakundearen laguntzaz erakusketa ikusgai egonen da (Mozanbiken, Brasilen eta hainbat tokietan erakundeak egindako lana islatzeko). Apirilaren 21ean, goizean,  Kontu eta Kantu emanaldia Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat eta arratsaldean berriz, Bertsol-Haritza emanaldia, Lehen Hezkuntzako 3., 4. 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Hilabetea ongi bukatzeko apirilaren 28tik maiatzaren lehenera Pintxo Lehiaketa ospatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun