Jakoba Errekondok baratze tailer praktikoa eskaini du Zubietan

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 11a, 11:20
Jakoba Errekondo azalpenak ematen igande goizean Zubietako baratzetan. Argazkia: Edorta A. Murua

Ta Malerrekan ze? jardunaldien baitan, frontenis txapelketa mistoa ere abiatu da asteburu honetan 

Malerrekako Gazte Asanbladak antolatutako Ta Malerrekan ze? jardunaldiak antolatu ditu martxotik ekainera bitarte. Igande goizean, Zubietako plazan gelditu eta Jakoba Errekondo adituarekin baratze tailer praktikoa egin dute, herriko baratzeetan.

 

Hainbat lagun bildu dira, Errekondoren aholkuak aditu eta baratzean nola gauzatzen ahal diren ikasiz.

 

Frontenis txapelketa

Malerrekako Gazte Asanbladak antolatutako frontenis txapelketa mistoa ere larunbatean abiatu zen.

Beñat Etxekolonea eta Ainhoa Astizek, Izaro Ariztegi eta Maria Larretxeari irabazi zieten lehen partidan; bigarrenean, Beñat Lazkanok eta Beñat Altzugaraik garaipena lortu zuten Xabier Mariezkurrena eta Haritz Bereauren kontra; Imanol de Ruedak eta Mikel Retegik irabazi egin zieten Iñaki Maylin eta Oier Berasategiri; Goio Mindegiak eta Iñigo Belarrak irabazi egin zieten Naroa Elizalde eta Mikele Etxekoloneari eta Josu Juanenea eta Aritz Juaneneak irabazi egin zieten Alfontxito Ariztegi eta Ibai Juanenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun