Artisau Azoka eginen dute Iturenen apirilaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 8a

Labe mugikorrean pizza prestatu eta dastatzeko aukera izanen da.

Malerreka Trukerreka komisioak egin duen labe mugikorrean pizza prestaketa eta dastatzea, xaboi tailerra eta toka txapelketa ere eginen dituzte

Malerreka Trukerrekak antolatzen duen Lanbide eta Artisauen azoka eginen dute hilabeteko bigarren igandean, apirilaren 10ean. Azkenekoetan bezala, komisioak egin duen labe mugikorra probatzeko aukera izanen da, pizzak prestatu eta dastatzeko aukera izanen baita 12:00etan. Horretaz gain, 12:30ean xaboi tailerra  eginen dute Erratzuko Artxekobordako Anaren eskutik eta 13:30ean toka txapelketa jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun