Ehun urte dituen Beintza-Labaiengo Bautista Goñiri oroigarria

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 29a, 11:43
Argazkian Alejandro Saldias zinegotzia, Bautistaren alaba Juanita, Jon Telletxea alkatea eta Bautista bera ateratzen dira. Argazkia Esther Etxeberria bilobak ateratakoa da.

Herriaren izenean eman diote Jon Telletxea alkateak eta Alejandro Saldias zinegotziak

Beintza Labaiengo herriak Bautista Goñiri, iazko urriaren 21ean 100 urte bete zituenari,  omenaldi bat eskeini nahi izan dio Aste Santuko egun hauetan. Horregatik, Jon Telletxea alkateak eta Alejandro Saldias zinegotziak, herriaren ordezkari bezala oroigarri bat eskaini diote martxoaren 26an, larunbatean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun