Malerrekako herri eskoletako Joku topaketak eginen dituzte Sunbillan martxoaren 22an

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 18a

Malerrekako eskola ttikietako ikasle eta irakasleek elkarrekin emanen dute eguna.

Saldias, Beintza-Labaien, Ituren, Legasa, Narbateko eta Sunbillako ikasle, irakasle eta gurasoak bilduko dira 

Malerrekako Herri Eskoletako VI. Joku Topaketa eginen da martxoaren 22an  Sunbillan eta Malerrekako sei eskola ttikietako (Saldias, Beintza-Labaien, Ituren, Legasa, Narbarte eta Sunbilla) ikasle, irakasle eta gurasoak elkartuko dira.

 

Heldu den astearte goizeko 9:45ean zakurren erakustaldia eta herri kirolak izanen dituzte. 10:45ean gosaria. 11:30ean berriz ere herri kirolak eta zakurren erakustaldia. 12:45ean bazkaria eta 14:00etan, DJ Porrurekin dantza eta kanta egiteko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun