Adimen emozionalari buruzko ikastaroa eskainiko dute Donezteben martxoaren 3an

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 29a, 08:26

AFANeko psikologo batek emanen du zaintzaileei zuzendutako tailerra Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan ortzegun arratsaldean

Adimen emozionala: Senideak norbere onetik ateratzeko zorian izeneko ikastaroan eskainiko dute martxoaren 3an, ortzegunean 17:00etatik 19:00etara Malerrekako Mankomunitatean, zaintzaileei zuzendua. 

 

AFANeko psikologo batek emanen du ikastaroa eta Alzheimerra duten pertsonekin eguneroko elkarbizitzari aurre egiten ikastea, estresatzen gaituzten egoeren aurrean bertze ikuspegi bat garatzea, gure emozioak ulertzea eta onartzea, portaera trebetasunak ikastea eguneroko egoeren aurrean eta umore sena garatzea landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun