Malerrekako XIV. pilota txapelketako finalak jokatu dituzte otsailaren 20an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ots. 22a, 11:26
Txapeldunak, finalistak, antolatzaileak eta laguntzaileak, sari banaketaren ondotik.

Zazpi kategorietako finalak larunbat goizean jokatu zituzten Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Otsailaren 20an jokatu dituzte Erreka elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak Doneztebeko pilotalekuan. Aurten ere partida guztiak goizez jokatuko dituzte,  eta partiden ondotik, pilotari, antolatzaila eta laguntzaileak Santamaria jatetxean egindako bazkarian bildu dira.

 

Hauek izan dira finaletako emaitzak:

Benjaminak

Babarro eta Ibarluzea (Urretxu), 18 – Sarratea (Erreka) eta Sanchez (Oberena), 9

Alebinak

Amiano (Añorga) eta Ardaraz (Zeanuri) , 8 – Olaizola eta Orbegozo (Añorga), 18

Infantilak

Arandia eta Larrazabal (Amurrio), 12 – Peso (Errioxa) eta Alberdi (Ilunpe), 18

Kadeteak

Egiguren (Ilunpe) eta Murua (Arrasate), 18 – Telletxea (Erreka) eta Apezetxea (Umore Ona), 5

Jubenilak

Salaberria eta Mariezkurrena (Erreka), 18 – Aurrekoetxea eta Martitegi (Lemoa), 4

Bigarren mailako seniorrak

Matxin eta Azketa (Zegama), 6 – Zubizarreta eta Garmendia (Lapke), 22

Elite

Bakaikoa eta Lasa (Erreka), 13 – Labaka (Zazpiturri) eta Tabar (Erreka), 22

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun