Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 17a

Martxoaren 12an joanen da Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa  martxoaren 12an, larunbatean,  Beratik goizeko 04:45ean  eta Doneztebetik 05.00etan  abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik  Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko.  

Ondoren, etxera itzultzeko autobusa Xabierren egonen da. Titi ostatuan apuntatu behar da: bazkideek 18 euro ordainduko dute eta ez direnek 15 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun