Malerrekako pilota txapelketan bigarren mailako seniorren finalistak ere erabaki dira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ots. 12a, 07:38

Ortzegunean jokatu zituzten finalerdiak Doneztebeko Koteto Ezkurra pilotalekuan

Erreka elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta otsailaren 20an jokatuko diren finaletako protagonista gehienak erabakiak daude. Otsailaren 11n, ortzegunean , bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatu dituzte Donezteben.

Lehenbiziko partidan, Lapke elkarteko Zubizarreta eta Garmendiak 22 eta 15 irabazi zieten Astigarragako Mundarroko Loidi eta Esnaolari. Bigarrenean, Errekako Angitak eta Garciaren ordez aritu zen Oberenako Iruritak 13 eta 22 galdu zuten Zegamako Matxin eta Azketaren konra.

Hortaz, bigarren mailako seniorren finala gipuzkoarren artekoa izanen da, Lapkeko Zubizarreta eta Garmendia, Zegamako Matxin eta Azketaren kontra ariko baitira.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun