Malerrekako pilota txapelketan bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 11n

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko otsailaren 10a

Ortzegunean 19:30ean hasita Doneztebeko Koteto Ezkurra pilotalekuan 

Erreka elkarteak hamalaugarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Otsailaren 11n, ortzegunean , 19:30ean hasita, bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatuko dituzte.

Lehenbiziko partidan, Loidi eta Esnaola (Mundarro), Zubizarreta eta Garmendiaren kontra (Lapke) ariko dira eta bigarrenean, Errekako Angita eta Garcia, Zegamako Matxin eta Azketaren konra.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun