Otsailaren 12an, ortziralean, herriko gazteak auzoetan barna ibiliko dira eskean mozorrotuta. Arratsean afaria egingo dute Herriko Ostatuan.
Otsailaren 13an, larunbat goizean gazteak Herriko Ostatuan elkartuko dira gosaltzeko. Ondoren, auzoz auzo ibiliko dira eskean trikitilarien laguntzaz. Bazkaldu ondotik herrian ibiliko dira eskean.
Arratsaldeko 4ak aldera haurrak eta gurasoak plazan elkartuko dira eta orga apainduetan Artze aldera abiatuko dira hangoekin elkartzeko. Gero Artze auzotik hasiko dira herriari itzulia ematen. Haur nahiz helduak mozorroturik joanen dira.
Ilunabarrean, 19:00ak aldera jokoak egingo dira frontoian: sokatira, zapiaren jokoa...
20:30ak aldera haur eta gurasoen afaria Herriko Ostatuan. Beranduxeago gazte eta helduek ere afaria egingo dute bertan.
Arratsean dantzaldia izanen da Franzisko akordeoilariarekin.