Malerrekako eskuz binakako txapelketan elite mailako finalistak erabakiak

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 5a

Bigarren mailako seniorrek ere hirugarren jardunaldia jokatu zuten asteazkenean Sunbillan

Malerrekako eskuz binakako hamalaugarren txapelketan helduenen txanda izan zen otsailaren 3an, asteazkenean. Elite mailakoek finalerdiak jokatu zituzten Donezteben eta hortaz, finalista zain izanen diren erabaki da. Bigarren mailako seniorrek ere hirugarren jardunaldia jokatu zuten Sunbillan.

 

Donezteben, otsailaren 3an

Elite mailako finalerdiak

Belloso eta Elolak, 11 – Bakaikoa eta Lasak, 22

Apezetxea eta Uzkudunek 18 – Labaka eta Tabar-ek, 22

Hortaz, Bakaikoa eta Lasa, Labaka eta Tabar-en kontra ariko dira finalean.

 

Sunbillan, otsailaren 3an

Bigarren mailako seniorrak

Jaurena eta Cordon (Oberena), 12 – Matxin eta Azketa (Zegama), 22

Loidi eta Esnaola (Mundarro), 22 – Jamar eta Andueza (Oberena), 15

Angita eta Garcia (Erreka), 22 – Intxausti eta Imaz (Lapke), 21

Txiapuso eta Elizegi (Aurrera Saiaz), 12 – Zubizarreta eta Garmendia (Lapke), 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun