Giro ederrean joan dira inauteak Beintza-Labaienen ere

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 1a, 08:45
Haur eta gaztetxoek ere ederki pasatu zuten Beintza-Labaiengo inauterietan.

Ostiralean afaria izan zuten gazteek eta larunbatean puxka biltzea

Akitu dira inauteak Beintza Labaienen. Aurtengoak, urtarrilaren azkeneko asteburuan ospatu ziren, ostiralean eta larunbatean.
Ostiralean herriko gazteak Labaingo ostatuan bildu ziren afari batez inauteak egiteko. Larunbatean, berriz goizetik puskak biltzen aritu ziren eta umore onean herriari buelta eman zioten akordeoilariaren laguntzaz. Bazkaldu ostean, beste auzora gerturatu ziren.




 

Haur eta gaztetxoak bestalde, izan zuten ere aukera Beintzako ostatuan elkartu eta hauen gurasoekin bazkari goxo batekin haien inauteriak ospatzeko, argazkian ageri denez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun