Ilbeltzak 29, ortzirala
09:00etan gazteek gosaria Ariztigain kanpinean. Ondotik bi taldetan banatu eta baserrietara joanen dira, Modesto eta Joxe Angel akordeoilariekin. Bazkaria Ixtola eta Exkernekobordan. Arratsaldeko3ak aldera eskolako ttikiak eta handiak elkartuko dira beheitiko eskolan eta herriari itzulia emanen diote, mexikar musika eta kantuekin. 16:00 aldera bukatuko dute frontoian, dantza pare bat eskainiz. Herriko haurrentzako txokolate beroa ere izanen da eta 17:00/20:30ean Agerralde akordeolariarekin dantzaldia frontoian. 21:30ean eskean dabiltzanen afaria Itturburun. Gauean Emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean eta afal ondotik sorpresa izanen da.
Ilbeltzak 30, larunbata
10:00etan Bustitz ostatuan gosaldu ondotik gazteak eskean ibiliko dira Beñat akordeoilariarekin. Ondotik bazkaria eginen dute Fondan. 17:00/21:00etan umeentzako berendua eta disko jaia Ulibeltzak Elkartean. Gauean gazteek afaria Elortxurin.
Ilbeltzak 31, igandea
11:00etan karrozen desfilea opilak, gaztainak, hezur salda, tortilla eta ardoa banatuko ditu Ulibeltzak Elkarteak ikusleen artean. Aurten 34 urte beteko dituen desfilea bukatzerakoan zozketa: zerria eta bildotsa. 14:30ean bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Dantzaldia Santxotenaren eskutik.
Argazki lehiaketa
Azken urteetan bezala, aurten ere inauterien inguruko argazki lehiaketa deitu du Sunbillako Herriko Etxeak, herrian bizi den edozeinentzat. Lanak otsailaren 2tik 19ra aurkez daitezke udal bulegoetan, 08:00etatik 15:00etara, gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. Argazki guztiak udalaren webgunean erakutsiko dira eta sariduna ere bertan jakinaraziko du Sunbillako alkateak, zinegotzi batek, Ulibeltzak elkarteko lehendakariak eta inauteriak antolatzen dituen gazteen ordezkari batek osatutako epaimahaiak, aurkezteko epea bukatu eta hurrengo astean. 150 euroko saria izanen du.