Avelino Mitxeo da Doneztebeko Casino elkarteko lehendakari berria

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 18a, 08:55

Gaur egun 266 bazkide dituen elkarteko egoitza berritzen ari dira

Doneztebeko Casino elkarteak urteko batzarra egin zuen urtarrilaren 17an. Bertze gaien artean, zuzendaritza batzordea berritu zuten eta Avelino Mitxeok hartu du lehendakari kargua, Pablo Elizondoren ordez.

Batzarra hasteko, bazkideek bajak eta berrien onarpena egin zen. Denetara 266 bazkide ditu gaur egun elkarteak. Bertzalde, 2015eko balantze ekonomikoa ezagutarazi zen eta elkartean dagoeneko egiten ari diren lanen berri ere eman zen. Izan ere, pixkanaka eraikin guztia berritzen ari dira. Aurten bigarren soilairua indartu eta lehendabiziko solairua pintatu eta komunak berrituko dira.

Azkenik, zuzendaritza batzordea berritu zen. Juan Telletxea eta Pablo Elizondok zuzendaritza utzi dute eta beraien ordez, Luismi Garcia eta Patxi Aldabe sartu dira. Avelino Mitxeo izanen da lehendakari berria, Pablo Elizondo ordezkatuz.

 

Zuzendaritza batzorde berria

Lehendakaria: Avelino Mitxeo

Lehendakari ordea: Luismi Garcia

Idazkaria: Mari  Jose Iribarren

Idazkari ordea: Patxi Aldabe

Bokalak: Jabiertxo Almandoz eta Xabier Bañares.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun