Espainiako urteko markarik onena egin du Ane Petrirena sunbildarrak 200 metroko lasterketan

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 13a, 08:41
Sasoitsu ekin dio denboraldi berriari Ane Petrirena sunbildarrak.

Lesioak gainditu ondotik, martxoaren 5 eta 6an Madrilen jokatuko den Espainiako txapelketako absolutorako guttieneko marka lortu du Donostian

Lesioz betetako denboraldi baten ondotik atletismo pistetara itzuli zen Ane Petrirena Insausti atleta sunbildarra urtarrilaren 9an Donostiako Anoetan. Ez nolanahi gainera, Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldian eta partehartze libreko proban 200 metroko lasterketa 24 segundu eta 59 zentesimatan egin baitzuen. Ikusi lasterketa

 

Marka honekin, Pamplona Atleticon ari den korrikalaria konpetiziora ate handitik bueltatu dela erran daiteke. Alde batetik, 200 metroko bere marka pertsonala egin du pista estalian edo indoor modalitatean; bertzetik, nahiz eta oraindik junior mailako atleta izan (1997ko otsailaren 27an jaioa da) aurtengo Espainiako Ranking absolutoan lehen postuan jarri da eta, noski, martxoaren 5 eta 6an Madrilen jokatuko den Espainiako txapelketa absolutorako guttieneko marka lortu du.

 

Pistan 200 metroko Espainiako ranking-a 2016an (urtarrilaren 12an)

1. Ane Petrirena (junior) 24.59

2. Ingrid Andrés (junior) 24.94

3. Estefanía Parra (promesa) 25.26

4. Jael Bestue (jubenila) 25.32

5. Sara Dorda (junior) 25.38

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun