Europako txapelketa jokatuko du Niko Mindegia doneztebarrak

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 12a

Espainiako selekzioarekin bere lehen txapelketa handia jokatzeko aukera izanen du Niko Mindegiak.

Espainiako eskubaloi selekzioarekin ariko da urtarrilaren 15etik 31ra Polonian

Urtarrilaren 15etik 31ra Polonian jokatuko den Europako eskubaloi txapelketa jokatuko du lehen aldiz Niko Mindegia jokalari doneztebarrak. Lehendik ere Espainiako selekzioaren deialdietan sartua zen Mindegia, baina lehen aldiz, txapelketa ofizial handi bat jokatuko du.

 

Joan den asteburuan Irunen jokatutako txapelketan Niko Mindegia ikusteko aukera izan zuten aunitzek. Espainiako selekzioak nagusitasunez irabazi zuen txapelketa, partida guztiak irabaziz eta Mindegiak minutu onak jokatu zituen, bere lesioa gainditu duela erakutsiz. Gaur egun Hungariako Pick Szeged taldean jokatu arren, Errekako harrobian hazitako mutila onenen artean dagoela erran daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun