Malerreka Trukerreka komisioak egin duen labe mugikorra probatzeko aukera izanen da berriz ere
Malerreka Trukerrekak antolatzen duen Lanbide eta Artisauen azoka eginen dute hilabeteko bigarren igandean, urtarrilaren 10ean. Urteko lehenbizikoa izanen da eta abenduan bezala, komisioak egin duen labe mugikorra probatzeko aukera izanen da, pizzak prestatu eta dastatzeko aukera izanen baita 12:00etan. 13:00etan toka txapelketa jokatuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.