Igandean arratsaldeko 7etan entrenamendu irekia eskainiko dute kiroldegian
Egunotan Irunen Domingo Barcenas eskubaloiko torneo internazionala jokatuko da. Nazioarteko selekzio aunitz izanen dira bertan. Horietako batek, Poloniakoak hain zuzen, Doneztebeko kiroldegian entrenatuko du igandean 19:00etan. Ikusleei irekia izanen da entrenamentua, beraz, lehen mailako jokalariak bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.