Eguerdiko 12etan plazan bildu eta herri guztian barna ariko dira kantuan
Euskal Herrian beti izan da kanturako afizioa, baita gure eskualdean ere. Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak iaz 'Malerreka kantuz' ekimena paratu zuen martxan eta lortutako arrakasta ikusita aurten ere segida izanen du. Kantuzaleen lehenengo zita, urtarrilaren 2an izanen da, 12:00etan Narbarteko plazan bildu eta herri guztian barna euskal kantuak abestuko dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.