Errekaren Eguberrietako Saskia Donezteben gelditu da

Ttipi-Ttapa 2015eko abenduaren 28a

Abenduaren 23an banatu zuten Errekako Eguberrietako saskia.

Erreka Kirol Elkartearen Eguberrietako saski paregabea ez da urrutira joan aurtengoan, Enrique Juanena doneztebarrak irabazi du eta. Bere izenean, bere seme-alabek boleto sariduna (1647) eman zioten abenduaren 23an Erreka Kirol Elkartearen ordezkaria den Jaione Anduezari trukean saskia etxera eramateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun