Larunbat goizeko 7:30ean mendi irteera eginen dute autobus geltokitik abiatuta. 12:30ean mendizaleen poteoa eta 14:00etan bazkaria. Hilaren 16a bitarte eman zitekeen izena Titin. 19:00etan Carlos Soria mendizale ezagunaren eskutik proiekzioa izanen da zineman (Sarrerak 3 eurotan salgai daude Titin, Berako Errekalden, Elizondoko Intzan eta Leitzako Maimurren). Hainbat mendi igoak ditu Carlos Soriak, baina aipatzekoa da zazpi kontinentetako zazpi gailurrik garaienetara igo dela eta 60 urte baino gehiagorekin 8.000 metro baino gehiagoko bederatzi mendi igo dituen Munduko mendizale bakarra dela.
Abenduaren 24an Saioara mendi irteera eginen dute eta abenduaren 31n, goizeko Mendaurrerako irteeraz gain (07:30ean dute hitzordua autobus geltokian), X. San Silvestre lasterkea eginen da 18:00etan.