Hirugarren urteurrenerako ospakizun handia prestatu dute, beti bezala hilabeteko bigarren iganderako. 11:00etan haurrei zuzendutako birziklapen tailerra izanen da Birbira taldearen eskutik. Zaborrarekin artea sortuko dute Birbirak zuzenduko duen tailer honetan. Malerreka Trukerreka Azokako komisioak egin duen labe mugikorra inauguratuko dute 12:30ean eta ondotik probatzeko aukera ere izanen da, bertan nahi dena egosi, erre edo prestatzeko. 13:00etan toka txapelketa jokatuko da.