Arratsaldeko ekitaldien eta afariaren ondotik, dantzaldia izanen da Guateque taldearekin
Denboraldi bukaerako besta eginen dute Ariztigain kanpinean abenduaren 12an. Larunbat arratsaldeko 4etan haurrendako jokuak izanen dituzte AEIOU enpresaren eskutik. 17:00etan mus txapelketa azkarra jokatuko dute, 18:00etan txokolatada, 18:30ean bingoa eta 21:00etan denboraldi bukaerako afaria izanen da. Ondotik, dantzaldia Guateque taldearekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.