Ekitaldi horrekin batera, Santa Luzia plazan, Malerrekako eskulangileen erakusketa izanen da 10:00etatik 14:00etara. Jose Luis Olaizola (heraldika, grabatuak…), Malu Alvarez (orfebreria), Santiago Hualde (kaikua), Victoriano Arzuaga (artilea), Andrew Smith (argazkiak), Fausti Juanikorena (jantzigintza), Goreti Alzuri&Hamadi Fall (egurrak), Joxepa Loiarte (taloak), Carlos Mindegia (gasnak), Ixiart Mielgo Rey (egurra), Lourdes Goñi (etxeko goxokiak), Maria Irureta (kanutiloak), Joxe Mikeo (bitxikeriak) eta Maria Salanueva (pomadak) izanen dira plazaratuko diren eskulangileak.
Horretaz gain, Saharaztan elkartearen laguntzaz, salda eta pintxo dastaketa antolatuko da. Bildutako dirua urrian Saharako kanpalekuan izan ziren uholdeek egindako kalteak arintzeko erabiliko da; etxeak, eskolak, ospitaleak… suntsitu baitira. Elkarteak burutu duen kanpainarekin bat egin nahi du herriak ekimen xume honekin.
Saharaztan elkartea laguntzeko asteburua
Elkartasun ekimen honek abenduaren 12an, larunbatean, egindakoarekin bat eginen du. Egun horretan, arratsaldeko 7etan Saharari buruzko filma bat pantailaratuko baita erakusketa aretoan. Emanaldiaren ondoren gaur egun kanpamenduetan bizi den egoeraren berri emanen da hainbat testigantza jasoz. Ondoren berendua izanen da.
Ekimen honekin bat eginda, Erreka eta Mendaur Guraso Elkartekoek eta DBHko 4. mailako ikasleek abenduaren 13ko zinema proiekzioekin (16:30ean eta 18:30ean) eta bildutako dirua Saharaztan elkarteari emanen diotela jakinarazi dute.
Zilarrezko Titareak
Urtez urte, hauek izan dira Zilarrezko Titarea jaso dutenak Doneztebeko Udalaren eskutik:
Maria Eraso (1999)
Patxi Astiz (2000, gizaseme bakarra)
Mari Carmen Elizalde (2001)
Virtudes Etxebeste (2002)
Pepita Apeztegia (2003)
Pakita Andiarena (2004)
Mariela Olaizola (2005)
Angeles Buenetxea (2006)
Maria Teresa Mindegia (2007)
Loli Ostolaza (2008)
Mari Cruz Arregi (2009)
Maria Dolores eta Mercedes Sarratea (2010)
Maria Jesus Elizondo (2011)
Esther Pascal (2012)
Enrique Taberna (2013)
Blanca Bañares (2014)
Ixabel Juanikorena (2015)