Iturengo Kultur Egunak antolatu dituzte abenduko lehen astebururako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko abenduaren 2a

Iazko Kultur Egunetan ederki pasa zuten txikienek. Argazkia: Ixiar Bazterrika.

Aurtengoan ere Iturengo gazteek egitarau luzea antolatu dute abenduko lehen astebururako

Kultur egunak baino lehen argazki lehiaketa ere antolatu dute bigarren urtez eta lanak aurkezteko epea azaroaren 27an akitu zen. Kultur Egunetako asteburuan argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ganbaran egonen dira ikusgai, jendeak bere gustukoena bozka dezan.

 

ORTZIRALA, ABENDUAK 4

• 16:00etan Haurrentzako berendua.

• Ondotik, Ameli, ipuinen jostuna eta Aurpegi margoketa.

• 20:00etan Argazki lehiaketako erakusketaren irekiera.

• Ondoren, Ittungo luntx interkulturala.

• 23:00etan La Jodedera Herriko ostatuan.

 

LARUNBATA, ABENDUAK 5

• Eguerdian: Pintxo pote izango da herriko ostatuetan. (Toka txapelketa herriko plazan)

• 17:30ean Mus txapelketa Tresenean.

• 21:30ean Bertso Afaria Alaia Martin eta Jokin Uranga bertsolariekin.

 

IGANDEA, ABENDUAK 6

• Eguerdian: Pintxo pote eta Mendaur Trikitixa Eskolako ikasleen kalejira. (Toka txapelketa ere jokatuko da herriko plazan)

• 19:00etan  Helduentzako antzerkia: Putinen guardasola. Sarrera: Borondatea.

Erlazionatuak

Iturengo udazkeneko kulturaldia

Xorroxin irratia 2015 abe 01 Malerreka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun