Oizko plazan elkartu ondoren, herriari bira eman zioten herritarrek eskusoinuaz lagundurik, eta kantuan eta dantzan ere aritu ziren. Eliza ondoan bukatu zen kantu bira, eta ondoren, hilabete luzez itxita egondako eta berriki irekitako Oizko ostatuan, maizter berriek mahaia bete janari eta edari oparoz goxo saritu zituzten kantariak.