Sanmartin bestak direla eta, Iturengo plazan egin ordez, Aurtizko Koianea Ttikia pilotalekuan eta inguruan eginen da
Hilabeteko bigarren igandea iristean, Iturengo plazan azoka giroa nagusitzen da. Oraingoan ere, hutsik egin gabe Malerreka Trukerrekak, Iturengo Udalaren laguntzaz Artisau eta Lanbide azoka antolatu du azaroaren 8an, baina Aurtizko Sanmartin bestak direla eta, joan den urtean bezala, Aurtizko pilotaleku eta inguruan ospatuko da azoka eta ez Iturengo plazan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.