II. argazki lehiaketa Iturengo kultur egunetan

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 5a, 07:07
Iazko lehiaketan bozka ematera hurbildutako herritarra. Argazkia: Ixiar Bazterrika.

Azaroaren 27a izanen da argazkiak bidaltzeko azkeneko eguna
Iaz izandako arrakastaren ondotik, II. argazki lehiaketa antolatu da berriz ere aurtengo Iturengo kultur egunetarako. Argazkiak aurkezteko gai desberdinak proposatu dira: etorkizuna, baserria, tristura, kolorea, egunero egiten den zerbait, kirola, poza, zaharra eta berria, animalia eta gai librea.

 

 

Parte hartzaileak gehienez gai bakoitzetik argazki bakarra aurkeztu dezake eta modu digitalean emailez bidali beharko ditu ituren.gazteak@gmail.com helbidera. Bidalitako argazkiekin batera egilearen izen abizenak eta harremanetarako telefonoa zehazteko eskatu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun