Julio Soto eta Iker Zubeldiak bertso-afaria eskainiko dute azaroaren 7an Donamarian

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 3a

Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira kantari.

Malerrekako Kultur Ibilbidearen baitan Herriko Ostatuan

Malerrekako Kultur Ibilbidearen baitan azaroaren 7an bertso afaria eginen dute Donamariko Herriko  Ostatuan, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Donamariko Udalak eta Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta eginen da bertso afaria, larunbat arratseko 9etan hasita Donamariko Ostatuan. 25 euroren truke txartelak salgai jarriak daude Donamariko Herriko Ostatuan bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun