Ehun urte bete ditu Beintza-Labaiengo Bautista Goñik

Arantxa Iturralde 2015ko urr. 29a, 09:11
Bautista Goñi, 100. urteurreneko tartako kandela itzaltzen.

Bizimodu gehiena Armasko bordan egina da, baina orain Xillategian bizi da

Iritsi da Beintza-Labaiengo herritar hau 100 urtera. Mende bat bete du Bautista Goñik urriaren 21ean. Ez dugu ezagutu eta entzun ere ez, inork lortu duenik. Hortxe hortxe ibili ziren bai, Buleako Alejandro, Doralbeko Frantxiska, Mingoetxeko Anastasia, Lopeneko Agustina, etab. Baina ez ziren iritsi 100 urtetara.


 

Batista bere bizimodu gehiena Armasko-bordan egina da. Han, bere emazte zenarekin, Mariarekin, hazi zuen familia ederra: Kandida, Joxe, Roxita, Juanita, Victor, Modesta, Manuel eta Periko seme-alabak eta hauek ekarri dituzten bilobak eta birbilobak. Nekazari bezala beti, eta hortaz gain aulkiak egiten aritzen zen lezka ekarrita.
Bertze etxeko ardiren bat edo aberen bat ikusten bazuen Amezti aldean, Batistak agudo ematen zuen jakitera. Beti irrifarrez, beti umore onean. Denekin harreman xamurra. Horrela izandu da beti. Barruko alaitasun eta goxotasun horrek, zerbait izango du 100 urte bete baditu.
Familia kanporatzen hasi zenean, Armasko-bordatik Xillategira joan zen bizitzera eta han bete ditu 100 urte.


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun