Aurtizko Abarun aterpeak bigarren urteurrena ospatuko du urriaren 31n

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 29a

Mexikar gaua ospatuko dute larunbatean

Jadanik bi urte pasa dira Abarun aterpetxeak bere ateak zabaldu zituela Aurtitzen. Amaia, Iriber eta Unaiek Aurtizko Ostatua itxuraldatzeaz aparte, bizitasuna eman diote. Bigarren urteurrena ospatzeko Mexikar gaua eginen dute urriaren 31n. 

 

Larunbat arratsaldeko 6etatik 7etara kareta tailerra eginen dute. Gero, Pintxo potea. 21:30­ean Afari Mexikarra (apuntatzeko Abarun­era deitu). Gauean Mexikortxo taldearekin dantzaldia eta gauean sorpresak.

Urte guzian ostatuaz eta aterpeaz aparte,udalekuak eta kanpaldiak antolatzen dituzte Abarunen. Bertatik jadanik Euskal Herriko eskoletako haur dexente pasatu dira, baita turista pila bat ere. Horren seinale da aurtengo udan bezeroek puntuazioaren arabera Trivadisorren sartu direla eta puntuazio haundiarekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun