Ipuin kontalariak eta ardo eta sagardo dastatzea izanen dituzte larunbatean Eratsunen

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 22a

TXefo eta Anduriña ipuin kontalariak izanen dira larunbatean Eratsunen

Malerrekako Kultur Ibilbidearen baitan antolatu dituzte ekitaldiak Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Eratsungo Udalak

Urriaren 24an, Eratsunen Txefo eta Anduriña ipuin-kontalariak izanen dira larunbat arratsaldeko 5etatik aitzinera eta 19:00etan ardo eta sagardo dastatzea izanen da. Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Eratsungo Udalak antolatuta eginen dituzte ekitaldiak, Malerrekako Kultur Ibilbidearen baitan.

 

Ardo eta sagardo dastaketa bakoitzeko gehienezko kopiria 30 lagunekoa izanen da. Aurretik izan eman behar da 948 451746 telefonoan edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org helbide elektronikoan.

Malerrekako Kultur Ibilbidea urriaren 10ean abiatu zen Zubietako Euskararen Egunean, Kiki, Koko eta Moko pailazoek eskainitako emanaldiarekin.

Urriaren 31n, Bertizaranan, aitzinerago zehaztuko duten ekitaldiren bat ere antolatzekotan dira.

Azaroaren 7an, Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin bertso afaria eginen dute Donamariko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun