Ernadi Rock jaialdia ospatuko dute Donezteben urriaren 24an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko urriaren 21a

Gazteek ez ezik, haurrek ere ongi pasatzeko aukera izanen dute larunbat goizeko jokoekin.

Malerrekako Gazte Asanbladak egun osorako ekitaldiak antolatu ditu, kontzertu handiekin borobilduko direnak

Malerrekako Gazte Asanbladak  Ernadi Rock jaialdia antolatu du hirugarren urtez Donezteben urriaren 24an.

 

Goizeko 10etan herriari buelta musikarekin. 11:00etan haur jokuak. 11:30ean mahai ingurua: ‘Ta Malerrekan ze?’. 13:00etan aperitifa. 14:00etan bazkaria (bazkarirako txartelak Titin eta Iratxon, 8 eurotan salgai). 18:00etan bertso-triki-poteoa ostatuz ostatu. 21:00etatik 23:00etara bokatak emanen dituzte. 22:30ean kontzertuak: Eztanda, Egurra eta kitto, Txapelpunk, Orreaga 778 eta Tirri&tery DJ. Gauerdian zozketak eginen dituzte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun