Urriaroko besta ospatu dute aurten ere Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 19a, 09:47
Etxeberria anaiek irabazi zuten Labaiengo urriaroko bestako aizkora apustua.

Etxeberria anaiek irabazitako aizkora apustuaren ondotik, garai bateko eta oraingo labaiendarren argazki digitalizatuak ikusi zituzten elkarteko telebistan

Azken urteotako ohiturari eutsiz, Urriaroko besta ospatu dute aurten ere Beintza-Labaienen. Urriaren 17an, larunbatean, aizkora apustua, garai bateko argazkien erakusketa eta afaria izan dituzte.

 

Aizkora lehian herriko 3 bikotek hartu zuten parte; Etxeberria anaiak, Jesus eta Miguel Anjel suertatu ziren irabazle, Pello Telletxea eta Patxi Mindegiak osaturiko bikotea bigarren, eta hirugarrenak Jon Telletxea eta Indakoetxea.



Ondoren, herritarrak elkartean bildu ziren, garai bateko eta gaur egungo labaindarren argazki digitlizatuak ikusteko elkarteko telebistan.
Afari bikaina izan zuten, zopa, piperrada, solomilloa eta postrearekin, eta afal ostean, kantu giroan akittu zen aurtengo urriroko besta, Anjelek akordeoiarekin lagunduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun