Sunbillako tunelak ere segurtasun neurri berriak behar ditu

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 9a, 07:26

Aldi batean erabilera mantendu daiteke tunela egokitu bitartean

Belate eta Almandozko tunelen larritasuna ez duen arren, N-121-Ako Sunbillako tunelaren egoera ez da egokiena. Segurtasun neurri osagarriak ezartzea derrigorrezkoa izanen da Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak tunel seguru bezala kontsidera dezan. 

Nafarroako Gobernuak iaz bideratutako ikerketaren emaitzen arabera, Sunbillako tunelaren arrisku datua 1,182koa da. Hortaz, tunel seguruen 2. mailan kokatuko litzake, hau da, erabiltzen jarrai daiteke, segurtasun neurriak hobetzeko aldaketak ematen diren bitartean. 1. mailan, Oieregiko tunela kokatzen da, 500 metrotik gorako tunelen artean Nafarroako Gobernuak egindako azterketa gainditu duen bakarra. Eta 3. mailan, Almandoz eta Belateko arrisku handiko tunelak dauzkagu, tunel seguru baten arriskua bikoiztu eta hirukoizten dituztenak.    

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun