Urrozko Sanmigel bestak ekitaldiz beteak datoz aurten ere

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko irailaren 24a

Ez dago leku txarrik otordu on bat prestatzeko, ezta bestetan ere.

Igor Elortza eta Jexux Mari Irazu arituko dira kantari asteleheneko herri bazkarian

Bortz eguneko San Migel bestak antolatu dituzte Urrozen, iraileko azken ortziralean hasi eta egun handiarekin akituko direnak. 

 

ORTZIRALA, IRAILAK 25

• 17:00etatik 20:00etara puzgarriak.

• 20:00etan altxaferoak eta ezkil jotzea.

• 20:30ean zopak He­rriko Ostatuan.

• 00:00etan dantzaldia SALABERRI soinulariarekin.

 

LARUNBATA, IRAILAK 26

• 10:00etan puzgarriak.

• 10:30ean mus txapelketaren hasiera.

• 18:00etan pilota partidak.

• 20:00etatik 22:00etara dantzaldia GABENARA taldearekin. Ondoren gazteek paella jatea.

• 00:00etatik 05:00etara dantzaldia GABENARA taldearekin.

 

IGANDEA, IRAILAK 27

• 10:00etan puzgarriak.

•13:00etan aizkora apostua. Larretxea eta Iker Vicente, Arria V eta Mieltxo Mindegiaren aurka.

• 17:00etan trikitilariak.

•18:30ean Gorriti eta bere animaliak.

• 22:00etan patata tortila lehiaketa.

• 20:00etatik 00:00 bitarte dantzaldia AGERRALDE soinulariarekin.

 

ASTELEHENA, IRAILAK 28

• 10:30ean mus txapelketaren bukaera.

• 11:00etan haur jokoak.

• 14:00etan herri bazkaria, Igor Elortza eta Jexux Mari Irazu ber­tsolariekin.

• Arratsaldez eta afaldu ondoren 01:00 bitarte dantzaldia JOXE ANJEL soinulariarekin.

 

ASTEARTEA, IRAILAK 29

SAN MIGEL EGUNA

• 10:30ean puzgarriak.

• 12:00etan Meza Nagusia. Ondoren lun­txa Herriko Ostatuan.

• Arratsaldean herria garbitzea eta ondoren afaria bestei bukaera emateko.

Erlazionatuak

Urrozko bestak irailaren 25etik 29ra

Xorroxin irratia 2015 ira 23 Malerreka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun