Xanti Utergak eta Joxe Etxeberriak irabazi dute Nafarroako erremonte txapelketa

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 21a, 15:04
Txapeldun eta txapeldun ordeak, txapelketako antolatzaile eta agintariekin, sari banaketaren ondotik.

Igande arratsean Zubiriko pilotalekuan jokatutako finalean 40-39 irabazi zieten Urriza eta Patxi Olazar doneztebarrari

Nafarroako Foru Komunitatearen hamargarren erremonte txapelketa 2015eko Magna Saria irabazi dute Xanti Uterga eta Joxe Etxeberria III doneztebarrek. Irailaren 20an Zubiriko pilotalekuan jokatutako finalean 40-39 irabazi zieten Urriza eta Patxi Olazar doneztebarrari.

 

Finala ez zen kirol hitzordu hutsa izan. Aitzinetik, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, Raul Madinabeitiaren zuzendaritzapean zeltiar kontzertua eskaini zuen, Maite Itoiz bakarlari zutela. Segidan, ADANOren alde bi janari produktu loteren zozketa egin zen. Eta bukatzeko final handia.

Txapelketa osoan erakutsitako jokoarengatik, Uterga eta Etxeberria III ziren faborito. Eta pronostikoak bete zituzten, baina gogotik lan egin behar izan zuten txapela janzteko. 40-39 irabazi zuten final handi baean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun