Dantza jaialdiaren zazpigarren eskainiko dute irailaren 19an Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2015eko irailaren 17a

Dantza jaialdia eskainiko dute Sunbillako dantzariek herriko frontoian larunbat arratsaldean.

Larunbat arratsaldeko 7:30ean hasiko da herriko dantzarien emanaldia

Sunbillako dantzariek eskaintzen duten dantza jaialdia zazpigarren urtez ospatuko dute irailaren 19an, larunbat arratsaldeko 7:30ean. 

 

Bertan herriko haur, koskor eta helduek parte hartuko dute, hainbat dantza ezberdin dantzatuz: Neskatxa, Orka punta, Txulalai, El ziego, Kortes, Arin latin, Jokua eta Borobila, Martzillako arku dantza eta Zinta dantza, San Isidro, Makil haundi, Gipuzkoako Fandangoa, etab… Animatu, urtero bezala ikuskizun ederra eskainiko baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun